Hileta
Zerbitzuak
Lekualdaketak
Uribe Ehorztetxean luxuzko ibilgailu flota dugu lekualdaketak egiteko, bai herrialdean bertan, bai nazioartean.Heriotza non gertatzen den gorabehera, gu geu arduratuko gara gorpuzkinak edozer lekutara eramateaz.
Kudeaketa administratiboa
Gure gizataldeak aholkularitza eskainiko dizu eta zure pertsona maitearen heriotzatik eratorritako izapide administratibo guztiak egingo ditu.
Senideentzat une gogorrak direla jakinda, Uribe Ehorztetxean gure esku dagoen guztia egiten dugu haiei laguntzeko, eta honako izapide hauetaz arduratzen gara: heriotzaren hitzez hitzeko ziurtagiria, ehorzketa lizentzia, azken nahiak, eta zendua beste leku batera eramatea, bai herrialde barruan, bai nazioartean.
EGUNEKO 24 ORDUETAN GAUDE ZURE ESANETARA.
Online loradenda
Gure pertsona maitea agurtzeko apaingarrien katalogo zabal bat dugu: lore ornamentuak, koroak, sortak eta zentroak.
Gure bulegoetan edo online dendaren bidez egin dezakezu eskaria, apaingarriari erantsi nahi diozun mezuarekin batera..
Uribe Beilatokia
Gernika-Lumon 1.000 m2-ko beilatokia dugu zuen eskura. Beilarako hiru gela independente ditu, sarrera-gela handi eta eroso bat, edari zerbitzuarekin eta komunekin, eta kapera txiki bat, zeremonia erlijiosoak zein laikoak egiteko prestatua.
Gure instalazioen artean, tanatoestetika gela bat eta gure ibilgailuentzako garajea ere baditugu. Horretaz gain, doako aparkalekuak ditugu zuentzat, beilatokiaren ondoan.
Hori guztia pertsona maiteen heriotzari aurre egiteko prozesuan beharrezko erosotasun guztiak eskaintzeko asmoz..
Lekeitiarra Beilatokia
Lekeition 200 m2-ko beilatokia dugu zure eskura, Lekeitio herriaren erdi-erdian. Bi beilatoki independente ditu, eta sarrera-gela handi bat, edari zerbitzuarekin eta komunekin.
Gure instalazioen artean, tanatoestetika gela bat eta gure ibilgailuentzako garajea ere baditugu.
Hori guztia pertsona maiteen heriotzari aurre egiteko prozesuan beharrezko erosotasun guztiak eskaintzeko asmoz.
Ispaster Beilatoki-Erraustegia
Uribe Ehorzetxe taldean pertsona maitearen errausketaz arduratuko gara, senideentzat hain zailak diren une horietan.
Era berean, hilobitik ateratako senideen gorpuzkinekin loturiko gestio administratibo eta haien errausketaz ere arduratuko gara. Horretaz gain, era guztietako erraust-kutxak ditugu